Gotzenetik

Babarruna salgai

Asteartea, 2011 Urria 11
Kategoria: Berriak, Lanak

Aurtengo uda amaiera eta udazken haserako eguzkia, ez da izan denen kalterako. Babarruna biltzeko garaian gaude, aurreko egunetako beroak inoiz baino babarrun gehiago izatea bultzatu du. Horrela da nekazarien mundua: aurtengo udan tomateari erdoila sartu eta gabe geratu ginen eta aldiz, babarruna Gotzenen inoiz ezagutu den gehiena daukagu.

Babarruna

Beti bezela lursail berean eta kantitate berdina erein eta aurten, bikoitza lortu dugu. Oraindik ezin jakin kilotan zenbat baina, izugarri. Joango gara pisatzen…

Ondorioz etxerako nahikoa eta soberan daukagunez, saltzea pentsatu dugu. Beraz inor interesatua balego babarruna erosten, jarri gurekin harremanetan.
Eskerrikasko.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Ikuilua garbitzen

Larunbata, 2011 Urria 1
Kategoria: Lanak

Oraingo post honetan, baserrian aldian behin egin behar izaten den lanaren inguruan hitzegin nahi dugu. Hau da ikuiluaren garbiketa edo txukunketari buruz. Eguraldi ona aprobetxatuz, behiak kanpoan ibili ahal izateko bustitzeko arriskurik gabe, orain gutxi egin dugun lan honi ekin genion.

Aurrena rasketarekin paretak dauden zikinkeriak kentzen dira. Lanik handiena honek ematen du.

karea-2

Ondoren, karea urarekin nahastuz prestatzen da, piskanaka pareta pintatzen hasteko.

karea-4

Pareta erdia margotzen da karearekin eta beste erdia porlanarekin txukuntzen da. Hala, ikuilua bi koloretan geratuko da: txuri-grisez.

karea-6

karea-8

Hau egin ondoren behiak ikuilu aurpegi berritura sartzeko moduan daude.

karea-10

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Graneroa

Asteartea, 2011 Ekaina 21
Kategoria: Ohiturak

Horreak, graneroak edo garaiak bizkaieraz, ez dira ohikoak gure artean. Batez ere XV. mendera arte izan bait ziren eraikiak eta hortik aurrera beste eraikuntza edo sistemez ordezkatuak izan ziren. Horreoak nekazariek bildutako leka, fruitu, etab gordetzeko erabiltzen ziren. Gaur egun Iberiar Penintsulako iparraldean ikus daitezke; batez ere Asturiasen eta Galizian. Aldiz Euskal Herrian dagokionez Bizkaian eta Nafarroan ale bakar batzuk gelditzen dira baina Gipuzkoan bi bakarrik daude: bata Bergarako San Martin auzoko Agirre baserrian eta bestea gurea, hau da Gotzeneko graneroa.
Esan behar bi eraikin hauek ez dutela inolako antezkotasunik, hala nola desberdintasun nabarmenena Bergarakoa egurrezkoa izatea eta gurea aldiz harrizkoa.

Graneroa I

Gotzeneko graneroa (guk hala deitu izan ohi diogu) edo horreoa 1855. urtean eraiki zen. Ondorioz garai modernokotzat jotzen da. Harrizko sei pilare edo zutaberen gainean dago egina. Pilare hauel goikaldean harrizko losa bana dute, granero barrura sagurik ez sartzeko. Jatorrian bertara igotzeko kendu eta jarri beharreko eskailera bat zuen. Baina azken urteetan, erosotasuna dela medio, metalezko eskailera miugiezin bat dauka. Barruko zorua zein teilatua egurrezko egiturazkoak ditu, hala nola bi biga luzeek zeharkatzen dutelarik alde batetik bestera.

Aipatu behar bere egitura galiziar erakoa jotzen dela. Beraz nahiko bitxia egiten danola Alegian, Gipuzkoa erdian, hau da Galiziatik 700 km.tara mota honetako eraikin bat aurkitzea. Dirudienez, aurreko postean esan bezala, trenbide lanetara etorri ziren langileak galiziarrak omen ziren . Hauek baserriko borda zena eskatu omen zuten lo lekutzat eta bertan denboraldi bat igaro omen zuten. Ondorioz lo lekuaren ordainetan baserri ondoan beraien lurraldeko eraikin hau, horreoa, egin zuten.

Graneroa II

Graneroak ordutik gaur egun arte jatorrizko erabilpen berdina izan du, baserrian bildutako artoa, babarrunam patata, tipula, etab gordetzea. Gainera lurretik gutxi gora behera, 3 metrotara aurkitzen denez, beti barrukaldean kanpokaldean baino freskoago egoten da eta beraz uzta gordetzeko primerako tenperatura.

Azken berrikuntza 1987. urtean egin zen, bere jatorrizko egitura mantenduz.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (6) erantzun

Inguruko aldaketak

Asteartea, 2011 Otsaila 22
Kategoria: Berriak

Gure herria eta ingurua aldaketak jasaten ari da, baina haseran harritzen gaituen aldaketek, denboraren poderioz ohitu egiten gara eta piskanaka ahazten joaten zaizkigu.

Gaurkoan gure postaren helburua, gure baserriaren inguruak bizi izan dituen aldaketen berri ematea da. Egindako muntaia desberdiñetan ikusten da nola joan den aldatzen.
Hasteko Gotzene-ren jatorrizko kokalekua ez zen gaur egungoa. Egungo Aldabako errepidearen ondoan zegoen, eta trenbidea egiteko lanak hasi zirenean, baserria bota eta egun ezagutzen dugun lekuan eraikin zuten. Hau da Oria ibaiaren eta N1 errepidearen ondoan.
Orduko N1, gaur egun baserriarena den errepidea zen (oraindik bertan ikus daitezke Frankoren garaian jarritako atearen arrastoak).
Ondoren ibaiaren ondoan, Alegian zegoen paper fabrikarako kanala eta presa eraikin zuten. Eta horrela piskanaka egun ezagutzen dugun arte (bariantea, bidegorria, AHTko lanak…)

Hasteko, etxean egindako plano batzuk:
Datuak ez baditu ondo ikusten, hauek dira:
1800. / 1855. urtearen inguruan
- Gorotzenea baserria
- pentsatzen dugu Alegia eta Ikaztegieta artean bideren bat egongo zela
- Oria ibaia
- ezin ditugu kokapen zehatzak zehaztu
- trenbidea
1800 1855

1954. / 1970. urtearen inguruan
- N-1 errepide zaharra
- Aldabako errepidea
- paper fabrikarako presa eta kanala

1954 1970

1993. urtearen inguruan/ 2011. urtean
- N-1 errepidea
- bidegorria
- AHTko lanak

1993 2011

Airetik ateratako argazkiak (1954 eta 2009):

1954 airetik 2009 airetik

Imagina dezagun une batez gure baserria 1800. urtean (datuak ez dira errealak, argazki-muntaketa) eta gaur egun:

B5M > B5Map

B5M > B5Map

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (7) erantzun

Baserria berrituta

Asteazkena, 2011 Urtarrila 12
Kategoria: Berriak

Urteberriarekin batera, gure baserri berritua “etorri” zaigu gurera.
Azken hilabetean jo eta su aritu gara eta azkenean itxura politean geratu zaigu Gotzene. Ondorioz suteko arrastoa atzematea kosta egiten da baina gure pentsamenduetatik erabat desargetzea izango da zailena.
Baina urte berriarekin asmo eta ilusio berriak ditugunez, guk ere horri eutsiko diogu.

URTE BERRI ON !!!!

sutea 1 IMG_7599 IMG_7594 IMG_7655 IMG_7608 IMG_7676 IMG_7684 IMG_7691 IMG_7719 IMG_7724 sutea 13 IMG_7761 IMG_7769 IMG_7791 IMG_7797 IMG_7807 IMG_7816 IMG_7838
IMG_1214
IMG_1215

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (4) erantzun

Sutea

Asteartea, 2010 Abendua 7
Kategoria: Berriak

Pasa den Igande gauean gurean, baserri askotan gertatu ohi den hondamendia bizitzeko zoria izan genuen. Sutea piztu zen, eta jendearen laguntzarengatik eta suhiltzaileen lan onarengatik, ez zen Gotzene su garretan kiskali.

IMG_7625

Kalte handiak izan dira, batez ere baserriko makinaria gehiena erre delako, baina gerta zitekeena pentsatzearekin bakarrik zorteoneko sentitzen gara.

Orain piskanaka, suak suntsitu duena berreraikitzen ari gara. Kontatuko dugu…

IMG_7593

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (8) erantzun

Izotza bota aurretik

Asteazkena, 2010 Urria 27
Kategoria: Berriak

Aurten kiwi arbolak, fruitu bete betean egon dira.
IMG_0816
Udazkenean bildu ohi den fruta da, baina garrantzitsua izaten da izotzak ez harrapatzea, dena alperrik galtzen baitu.
IMG_0818
Horregatik kajetan txukun txukun jarri eta ondoren graneroan gordetzen ditugu ilunpetan. Iluntasuna behar izaten dute ondo mantetzeko, bestela azkarregi heltzen dira eta gero denak batera jan behar. Gero jaterakoan puntuan jartzeko, sagar bat jarri kiwien ondoan eta nahiko izaten ondo heltzeko.
IMG_0815
Azpimarratzekoa da, aurten inoiz baino kiwi gehiago bildu ditugula. Urte oparoa beraz.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Urte guztirako piparrak

Igandea, 2010 Urria 17
Kategoria: Berriak

Urtero Lizarrara joan ohi gara pipar gorriak erostera. Hau da egun pare batean egiten dugun lanak, gero urte guztirako balio digula…

IMG_5565

Lehengo egiten dugun lana, piper gordinei txustarra kentzea izaten da. Gehienek piperrak erre ondoren kentzen diete, baina guretzat askoz ere lan handiagoa ematen du, hazi guztiak txukun txukun kentzea, eta horregatik erre aurretik kentzen dizkiegu. Haserako lan hau, gero eskertzen da.

IMG_5559

Ondoren bertan erre eta etxera etortzen gara. Hemengo lana izaten da, piparrei azala kentzea. Oraindik bero edo epelak daudenean errezago izaten da. Gero poltsetan sartu eta izozkailura.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Herriko Azoka

Osteguna, 2010 Iraila 30
Kategoria: Baratza, Berriak

Aurten, Alegiko Azoka Iraileko azken igandean izan da eta nahiz eta dataz aldatu, giro paregabe eta goiz atsegina izan zen denontzat. Aurten, artisauak, nekazariak, abereak… denak elkarrekin hartu dugu herriko plaza eta ideia ona izan dela dirudi. Eguerdi aldera beraz, Kantu Jiran ere ibili ginen eta egia esan, ezin gehiago eskatu.

Igande goizean Gotzenen, mugimendu goizean goiz hasi zen. Zeren azokarako hainbat produktu, aurretik prestatu daitezke (babarruna, arraultzak, intxaurrak, sagarrak…) baina beste asko egunean bertan biltzea hobe, hala berdura fresko freskoa izateko erakusgai. Baina taldean lan egitean, errez egiten dira prestaketak eta egia, uste baino lehen dena prestatu ditugu barazkiak. Baratzatik bildu, garbitu, kaxetan prestatu, kotxeetan sartu eta plazara.

IMG_0616

Plazara iristerako mugimendua nabaritzen da. Mahaiak jarrita daude, iada aurreneko postuak ere ari dira prestatzen. Guk gurea, ahal bezain txukun jarri eta Jubilatunean, Kutur Batzordeak gondidatzen diguten hamaiketakoa hartu ondoren, beste animo batekin goaz postu atzera.

IMG_0611

IMG_0612

Jende ugari ibili da, ekarritako produktu gehienak saldu ditugu eta gustora gelditu gara, beraz zorionak Kultur Batzordeari eta hurrengo urteakoaren zain geratuko gara.

IMG_0652

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

Oilaskoak hiltzen

Asteazkena, 2010 Iraila 1
Kategoria: Lanak

Oraingo tandako oilaskoak, normalean baino azkarrago hazi dira eta bi hilabete eta hamar egun dituztela, jateko neurri polita daukatela eta, hiltzea tokatu da.

Odol hustu, barruak garbitu eta ondo lumatu ondoren, plastikoetan sartu eta izozkailuan gordetzen dira, jateko behar den einean handik ateratzen joateko.

IMG_0579

Baina zikloa ez da bukatzen, hauek kendu orduko beste oilasko tanda bat jarri da, hemendik aste batzuetara prozesu berdina egin ahal izateko.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (4) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Janis Joseph