Belarra ontzen
Asteartea, 2009 Ekaina 30Eguraldi ona eta beroa iritsi zaigun egun hauetan, belarra ontzeko lanetan gabiltza buru belarri. Belarraren lehenengo kortearekin belar bolak egin genituen eta belar zuloa bete genuen. Bigarrengo korte honekin aldiz, belar fardoak egiten ari gara.
Honetarako, belarra moztu ondoren eskobarearekin belarra jiratzen joan behar da, ondo lehortu dadin. Lehortu ondoren enpaketadorak fardoak egin ditzan, belarra errillaratan biltzen da. Baina batzutan belartze aldapatsuren batean bagaude, belarra traktorera biltzen da etxe aurrera ekartzeko, hau da, leku lau batera ekarriz enpaketadorak bere lana egiteko.
Ustekabean, belarra erabat lehortu baino lehen euria hasten bada edo era berean euri arriskua bada, metatxorroak egiten dira, ahalik eta belar gutxien bustitzeko.
Azkenik, belar fardoak baserriko ganbarara igotzen dira. Beraz ari gara negurako ganaduentzako lana aurreratzen…
zabaldu |
del.icio.us |


















