Gotzenetik

Mobilizazio deialdia

Astelehena, 2009 Uztaila 20
Kategoria: Berriak

Jakina den bezala, esne sektorea eta bertatik bizi diren baserritarren egoera gero eta larriagoa da. Egoera larri honen aurrean EHNE eta ENBA sindikatuek bat egin dute.

Esne ekoizleen krisialdiak sortu duen egonezina plazaratu eta gizarteratu nahi dute eta helburu honekin 4 mobilizazio antolatu dituzte Hego Euskal Herrian.

- Uztailak 21, asteartea, goizeko 12.00tan, Gasteizen manifestazioa.
- Uztailak 23, osteguna, goizeko 12.00tan Trakorada IPARLAT plantaraino. Ondoren konzentrazioa eta prentsaurrekoa.
- Uztailak 28, asteartea, goizeko 12,00tan Iruñan manifesazioa.
- Uztailak 30, osteguna, lurralde bakoitzeko distribuzio aurrean protestak.

Gotzenetik mobilizazio hauekin bat egin nahi dugu. Hain zuzen ere esnea eta esne behiak direlako gure baserriaren ardatza.

IMG_7300 IMG_7339

IMG_7304 IMG_7316

IMG_7327 IMG_7311

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Janis Joseph