Gotzenetik

Ganbaran gordetzen

Astelehena, 2009 Uztaila 27
Kategoria: Lanak

Egun hauetako eguraldi on eta beroa aprobetxatuz, bigarren kortea eman zaion belarra ontzen bukatu dugu. Gaur egun, baserri gutxitan egiten dira meta belarrak, aldiz fardoak eta bolak egin ohi dira. Baina beste sistema bat orain dela urte batzuk arte erabili ohi zen: bentiladore antzeko haizezko sistemarekin belarra ganbarara igotzen zen. Esan beharrik ez, nolako hautsa zabalduko zen baserri guztian…
Egin ditugun belar fardoak, traktore gainean baserrira ekartzen dira, eta ondoren baserriko bigarren soilaru guztia okupatzen duen ganbarara igo ditugu.

Ganbaran bi leku bereizten ditugu. Alde batean artoa eta babarruna sekatzen egon ohi den lekua eta bestetik belarra gordetzeko lekua.
Azken honetan, zulo bat egon ohi da, bertatik ikuiluraino belarra bota ahal izateko.

IMG_0561

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Janis Joseph