Baratzatik
Asteazkena, 2009 Uztaila 29Uztaila, hau da uzta jasotzeko hila edo hilabetea, amaieran gaudenez, aurreko aste eta hilabeteetan egindako lanaren fruituak jasotzen ari gara. Hau da, baratzan Ibarrako piparrak, azelga, letxuga, porrua, eskarola, bainak, berenjena, kalabazina.… ugari ditugu eta egun bis bat jaso ahal izaten dira.
Baina adibidez, tomate asko dago, baina asko dezente kostatzen ari zaio gorritzea. Aste honetan hasi gara aurreneko ale gorriak jasotzen.
Aldiz babarrun eta patata landareek itxura ona dute, beraz uda amaieran uzta ona jasotzeko moduan izango garela dirudi.
Oharra: blog hau idazten dugunok hurrengo egunetan ezin izango dugu post berririk idatzi, oporretara goaz, baina Gotzenek eta Gotzenekoek lanean jarraituko dute.
zabaldu |
del.icio.us |



