Gotzenetik

Morroia

Osteguna, 2009 Iraila 24
Kategoria: Berriak

Egun morroi gutxi geratzen dira gure baserrietan.

Morroiak, baserrian otordu eta lo lekuaren ordainetan, baserriko lanetan laguntzen zuten. Kasu askotan, egun erdiz baserritik kanpoko lantokian lan egiten zuten eta gero, gainontzeko orduetan baserriko lanetan laguntzen zuten.

Baserriko lanak

Garai hartan, horrenbeste seme alaba izaten zituzten familietan, morroi bezala askotan bidaltzen zuten semeren bat, alabak aldiz neskametza lanetara. Irtenbide bat izan ohi zen, galtza bete lan izaten baizuten famili guztiarentzat jatekoa bakarrik lortzen.

Gazteak baserrian

Gotzenen, duela 40 bat urte izan ohi zen morroiren bat.
Gure kasuan, azkenetako morroiak gure familikoak izan ziren, hain justu ere lehengusuak.
Gure amak dioenez, lehengusu hauek 3 anai omen ziren, eta gero morroitza utzi omen zuten Kanadara joateko.
Han, baso lanetan aritzen omen ziren. 10-12 laguneko taldeak izaten omen ziren eta 6 hilabeterako basora joaten ziren. Bertan egoten omen ziren , denbora guzti horretan, herrira jeitsi ere egin gabe. Rantxeroa deitzen zioten sukaldari bat izaten zuten talde bakoitzak, eta honek denentzako otorduak prestatzen zituen. Jana, aldian behin, helikopteroz botatzen zizkioten. Horrela negu giroa iritsi arte, menditik jeitsi gabe egoten ziren.

Aizkolariak amerikan

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Ameriketara joan nintzen…

Ostirala, 2009 Iraila 18
Kategoria: Berriak

Gure aurreko belaunaldiko asko, Ameriketara joan ziren, han bizimodua aurrera ateratzeko asmotan, lan egitera. Hauetako asko artzain lanetan ibili ziren. Gure aitonaren bi anaia Argentinara joan ziren: anaia zaharrena lehenik eta urte batzuk beranduago gazteena joan zen. Ez ziren gehiago Euskal Herrira itzuli.

Aurtengo udan, duela 30 urte Euskal Herritik joandako artzain bat ezagutu genuen: Amador Zabalbeascoa. Eakoa, hau da bizkaitarra . Los Banos (California) herriko Wool Growers Restaurant-en ezagutu genuen. Berau Iparraldeko euskara hitzegiten duen, gizon muxu gorri jator eta alaia da. Los Banosen bizi diren euskaldun gehienak Iparraldekoak izatean, Amadorrek urteen poderioz beraien euskalkia bere egin du, Bizkaiera alde batera utziaz.

IMG_2449

Bertan, Euskal kantutegiari errepaso ederra eman genion, a zer nolako ahotsa Amadorrena, alboka saioa entzun eta kontu kontari ibili ondoren, bere etxera gonbidatu gintuen Amadorrek. Los Banosen bizi da bere emazte Maryrekin.

IMG_2455

Gaur egun Amador, bera duela 30 urte laneran joandako rantxoaren jabe da.
IMG_2509
500 behi eta 6.000 ardi ditu. Bi artzai perutarrek laguntzen die lanean. Baina azken 5 urteetan lehortea dela eta ez dira garai onenak beraientzat.

Atentzioa deitu zigun Amadorrek Euskal Herriarekiko ze maitasuna sentitzen duen, eta ea hona bizitzera itzuliko litzateken galdetuta, bere erantzuna: “Bihar bertan” izatea. Inolako dudarik gabe.

IMG_0333

Eskerrikasko Amador eta Mary !

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Patata biltzen

Ostirala, 2009 Iraila 11
Kategoria: Lanak

Apirilean egindako patata jasotzeko garaia iritsi da. Traktorea hartu, gurdian karramarroa duela eta sorora. Traktoreari, gurdian kendu ondoren, karramarroa lotu eta soroko lurra altxatzen da.
IMG_4927
Karramarroaren gainean pertsona bat joaten da, horrela bere pisuaren laguntza aprobetxatuz, lurrean gehiago sartzen da.
IMG_4907
Lur gehiago arrotzen denez patata errezago ateratzen da lur gainera.Patata baldeetara bildu eta gero soroan zabaltzen joaten garen zakuak betetzen dira. Hilara bakoitzean alperra bi aldiz pasa ohi da.
IMG_4920
Normalean aurreneko aldian patata gehiago ateratzen bigarrengoan baina.
Soroa guztian karramarroa bi alditan pasa ondoren, zaku dezente bete ahal izan ditugu.
IMG_4912
Gurdira kargatu zaku guztiak, eta alperrarekin azken errepasoa ematen da soro guztian. Hau da traktorea soroan barrena bueltaka ibiltzen da. Beti biltzen dira azpian geratutako aleren bat edo beste.
IMG_4936
Karramarroak aurtengok lanak eginak ditu. Patata ateratzeko bakarrik erabiltzen den tresna baita. Traktoreari karramarroa kendu eta gurdian ditugun zakuen gainean jarri eta bueltan etxera.
IMG_4940
Patata baserriko horreoan edo graneroan gordetzen dugu. Ale txikia, egunero txikituta txekorrei ematen zaie eta aldiz ale handia gure tripak betetzeko.IMG_4952

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (7) erantzun

Belartzetik ikuilura

Osteguna, 2009 Iraila 3
Kategoria: Ganadua, Berriak

Oporretatik lanera… edo larretik ikuilura kasu honetan.

Gutako asko aste honetan bideoko behi hauek bezala joan gara lanera.

Behi hauek, udaberri eta uda garaian, euririk ez denean, kanpoko belartzean pasatzen dute eguna.
Iluntzean 18,30ak aldera ataka ireki eta bakoitza zuzen zuzen bere lekura sartzen da.
Bertan gero katearekin lotzen dira.

Ikusi ikusi…


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Janis Joseph