Ameriketara joan nintzen…
Ostirala, 2009 Iraila 18Gure aurreko belaunaldiko asko, Ameriketara joan ziren, han bizimodua aurrera ateratzeko asmotan, lan egitera. Hauetako asko artzain lanetan ibili ziren. Gure aitonaren bi anaia Argentinara joan ziren: anaia zaharrena lehenik eta urte batzuk beranduago gazteena joan zen. Ez ziren gehiago Euskal Herrira itzuli.
Aurtengo udan, duela 30 urte Euskal Herritik joandako artzain bat ezagutu genuen: Amador Zabalbeascoa. Eakoa, hau da bizkaitarra . Los Banos (California) herriko Wool Growers Restaurant-en ezagutu genuen. Berau Iparraldeko euskara hitzegiten duen, gizon muxu gorri jator eta alaia da. Los Banosen bizi diren euskaldun gehienak Iparraldekoak izatean, Amadorrek urteen poderioz beraien euskalkia bere egin du, Bizkaiera alde batera utziaz.
Bertan, Euskal kantutegiari errepaso ederra eman genion, a zer nolako ahotsa Amadorrena, alboka saioa entzun eta kontu kontari ibili ondoren, bere etxera gonbidatu gintuen Amadorrek. Los Banosen bizi da bere emazte Maryrekin.
Gaur egun Amador, bera duela 30 urte laneran joandako rantxoaren jabe da.

500 behi eta 6.000 ardi ditu. Bi artzai perutarrek laguntzen die lanean. Baina azken 5 urteetan lehortea dela eta ez dira garai onenak beraientzat.
Atentzioa deitu zigun Amadorrek Euskal Herriarekiko ze maitasuna sentitzen duen, eta ea hona bizitzera itzuliko litzateken galdetuta, bere erantzuna: “Bihar bertan” izatea. Inolako dudarik gabe.
Eskerrikasko Amador eta Mary !
zabaldu |
del.icio.us |



