Gotzenetik

Morroia

Osteguna, 2009 Iraila 24
Kategoria: Berriak

Egun morroi gutxi geratzen dira gure baserrietan.

Morroiak, baserrian otordu eta lo lekuaren ordainetan, baserriko lanetan laguntzen zuten. Kasu askotan, egun erdiz baserritik kanpoko lantokian lan egiten zuten eta gero, gainontzeko orduetan baserriko lanetan laguntzen zuten.

Baserriko lanak

Garai hartan, horrenbeste seme alaba izaten zituzten familietan, morroi bezala askotan bidaltzen zuten semeren bat, alabak aldiz neskametza lanetara. Irtenbide bat izan ohi zen, galtza bete lan izaten baizuten famili guztiarentzat jatekoa bakarrik lortzen.

Gazteak baserrian

Gotzenen, duela 40 bat urte izan ohi zen morroiren bat.
Gure kasuan, azkenetako morroiak gure familikoak izan ziren, hain justu ere lehengusuak.
Gure amak dioenez, lehengusu hauek 3 anai omen ziren, eta gero morroitza utzi omen zuten Kanadara joateko.
Han, baso lanetan aritzen omen ziren. 10-12 laguneko taldeak izaten omen ziren eta 6 hilabeterako basora joaten ziren. Bertan egoten omen ziren , denbora guzti horretan, herrira jeitsi ere egin gabe. Rantxeroa deitzen zioten sukaldari bat izaten zuten talde bakoitzak, eta honek denentzako otorduak prestatzen zituen. Jana, aldian behin, helikopteroz botatzen zizkioten. Horrela negu giroa iritsi arte, menditik jeitsi gabe egoten ziren.

Aizkolariak amerikan

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

erantzun 1 »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://gotzenetik.blogsome.com/2009/09/24/morroia/trackback/

  1. nola aldatzen diren garaiak. gaur egun gure etxeetan morroi asko diteu. Ordenadoreetan, espreski sistema eragileetan. inpresora instalatzeko morroia, sare txartela ezartzeko morroia, driverrak gaurkotzeko morroia, ……

    ufff hoi morroi pille

    Comment by ibusg — September 24, 2009 @ 1:51 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Janis Joseph