Perirako prestaketak
Ostirala, 2009 Urria 2Bihar, Urriak 3, urtero bezala Tolosako Ferialekuan Ganadu Peria eta lehiaketa izango da. Gotzeneko behiak urtero izaten dira bertan eta baita sariak irabazi ere. Aurten ere bertara joatekotan dira. Horretarako aurreko egun hauetan “preparatibo ” eta mugimendu ugari izaten da ikuiluan.
Alde batetik behiekin baserri aurrean paseatu behar izaten da sokatik elduta, piskanaka ohitzen joateko, gero bihar perian “desfilatzeko” eta behiak ez daitezen asko aztoratu.
Bestetik ondo garbitu eta ondo orrazten dira ura eta zepiluarekin, gero txukun eta dotore azaltzeko.
Hurrengo postean peria nola joan den kontatuko dizuegu. Gonbidatuta zaudete eta nahi duenak azaldu Ferialekura.
zabaldu |
del.icio.us |




Ia ba oinetakoei lustrea ateratzen zaien bezelaxe dizdiratsu eramaten dituzuen zuon behiak eta desfile ona egiten duten. Zorte on
Tomateak zer, orain egongo dira onenean, ezta?
Comment by maritxo — October 3, 2009 @ 7:32 am
Baserriari buruzko aipu bat, atzoko Sustatun:
http://sustatu.com/1254655488/#1254815777
ondo segi…
Comment by Nahia — October 6, 2009 @ 11:49 am
Eskerrikasko bai Maritxo eta baita Nahia.
Larunbatean ondo. Goiz pasa polita. Idatziko dugu horren inguruko posta eta baita tomateen ingurukoena ere. Baina bai, ederrak daude.
Sustatukoa irakurri dut, jo oso polita. Eskerrikasko. Hala ere hemen mandio da erabiltzen den hitza, bainak Gotzenek ez dauka mandiorik.
Comment by Administrator — October 6, 2009 @ 12:43 pm