Gotzenetik

Udazken babarrunetan

Larunbata, 2009 Azaroa 7
Kategoria: Baratza, Lanak

Azaroko lehen egunekin batera, udazken bete betean sartu gara, eguraldia dagokionean behintzat. Beraz baratzako lanak ia alde batera utzi behar izan ditugu. Aurreko astean negurako porrua eta aza landatu genituen. Landare gogorrak dira, beraz eguraldi busti eta euritsuarekin aurrera ateratzen dira. Era berean datorren udaberrirako lanak aurreratzen hasi gara: ilarrak eta batxuriak erein ditugu. Hala ere nobedade bezela, aurten inbernadore txiki batean letxuga landatu dugu, horrela neguan zehar etxeko letxuga jan ahal izateko.

Baina egun hauetan zertan ari gara kanpora baratzan ezin bada hankarik jarri ? Babarruna aletzen. Honela esanda lan erraza ematen du baina pausuz pausu esplikatuko dugu gure bailaran ohikoa den leka honek ematen duen lana. Apirilean erein genuen eta Iraila eta Urrian heldutako lekak biltzen joan gara. Orain arte ganbaran egon dira, lurrean zabalduta sekatzen.

- Zabaldutakoa zakuan sartu eta sukalde epelera jeisten da, bertan barriñoian jarrita aletzeko.

- Aurrena zakua ondo itxi eta eskobarearekin kolpeak ematen zaizkio, hala errezago aletzeko.

- Azalak konpaxistoan biltzen ditugu, gero hauek behiek gustora jaten dituzte.

- Aletutako aleetan, aukeraketa egin. Hau da, ale zartatu, itsusi eta ustelak apartatu.

- Ale on aukeratuei, haizea dabilenean, “haizetan pasa” daukan hautsa eta zikina kentzeko.

- Aleei trapua pasatu diztira ateratzeko.

- Izozkailuan hiru egunetan edukitzen dira, eduki lezakeen xomorroa akabatzeko.

- Izozkailutik atera eta urte guztirako daukagu babarruna jateko prest.

IMG_4790 IMG_5920

IMG_5916 IMG_5927

IMG_5922 IMG_5795

IMG_5797 IMG_5801

IMG_5599 IMG_5929

Hau dena esplikatu ondoren, galdera bat daukagu zuentzako. Zenbatean salduko zenukete babarrun kiloa lan guzti hau eginda gero ?

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

2 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://gotzenetik.blogsome.com/2009/11/07/udazkeneko-lanetan/trackback/

  1. badira gauzak diruarekin ordaindu ezin direnak; duten balioagatik.

    babarrunakin, beste hainbeste ez ote’a gertatzen.

    nik eskerrik asko baten truke lakari bat jasoko nuke. jejejjeje

    Comment by ibusg — November 12, 2009 @ 8:24 pm

  2. Lakari bat jasotzeko, gue proposamena ibusg-i… datorren urten Gotzenea babarruna biltzea eta aletzea etortze bazea, lakari bat zutzat. Konforme !!!!

    Comment by Administrator — November 14, 2009 @ 1:51 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Janis Joseph