Gotzenetik

Udazken babarrunetan

Larunbata, 2009 Azaroa 7
Kategoria: Baratza, Lanak

Azaroko lehen egunekin batera, udazken bete betean sartu gara, eguraldia dagokionean behintzat. Beraz baratzako lanak ia alde batera utzi behar izan ditugu. Aurreko astean negurako porrua eta aza landatu genituen. Landare gogorrak dira, beraz eguraldi busti eta euritsuarekin aurrera ateratzen dira. Era berean datorren udaberrirako lanak aurreratzen hasi gara: ilarrak eta batxuriak erein ditugu. Hala ere nobedade bezela, aurten inbernadore txiki batean letxuga landatu dugu, horrela neguan zehar etxeko letxuga jan ahal izateko.

Baina egun hauetan zertan ari gara kanpora baratzan ezin bada hankarik jarri ? Babarruna aletzen. Honela esanda lan erraza ematen du baina pausuz pausu esplikatuko dugu gure bailaran ohikoa den leka honek ematen duen lana. Apirilean erein genuen eta Iraila eta Urrian heldutako lekak biltzen joan gara. Orain arte ganbaran egon dira, lurrean zabalduta sekatzen.

- Zabaldutakoa zakuan sartu eta sukalde epelera jeisten da, bertan barriñoian jarrita aletzeko.

- Aurrena zakua ondo itxi eta eskobarearekin kolpeak ematen zaizkio, hala errezago aletzeko.

- Azalak konpaxistoan biltzen ditugu, gero hauek behiek gustora jaten dituzte.

- Aletutako aleetan, aukeraketa egin. Hau da, ale zartatu, itsusi eta ustelak apartatu.

- Ale on aukeratuei, haizea dabilenean, “haizetan pasa” daukan hautsa eta zikina kentzeko.

- Aleei trapua pasatu diztira ateratzeko.

- Izozkailuan hiru egunetan edukitzen dira, eduki lezakeen xomorroa akabatzeko.

- Izozkailutik atera eta urte guztirako daukagu babarruna jateko prest.

IMG_4790 IMG_5920

IMG_5916 IMG_5927

IMG_5922 IMG_5795

IMG_5797 IMG_5801

IMG_5599 IMG_5929

Hau dena esplikatu ondoren, galdera bat daukagu zuentzako. Zenbatean salduko zenukete babarrun kiloa lan guzti hau eginda gero ?

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Alegiko Nekazal Azoka (II)

Ostirala, 2009 Urria 23
Kategoria: Baratza, Berriak

Igande goiz hotza izan genuen Alegiko plazan.
Eguzkiari kosta egin zitzaion laino artean agertzen eta kosta baita ere plaza berotzen. Baina hala ere giro polita eta beroa jendeak jarri zuen.
Jende ugari bildu zen, herritarrek jarritako postu eta animaliak ikustera.
Hainbat baratzako produktuen postu zeuden, Eusebioren berdurak, Aldaba Zaharreko gaztak, Lukasen ogia, Peioren sagardoa, Gaztetxoen gaztainak, Errotako taloak, eskolakoen eta dantzarien pintxoak… hau da, denetik.

IMG_5609 IMG_5589

IMG_5604 IMG_5603

Aldiz, Txintxarriko plazan animali ugari: ardi, arkume, abere, ahuntz, antxume… eta plazan zehar Hernani eta Oiartzun inguruko Albokarien taldea.

IMG_5610 IMG_5620

III. Nekazal Azoka arrakastatsua izan zen eta gu ere gustora geratu ginen.
Eramandako gauza gehienak saldu genituen eta jendeari gure postua gustatu zitzaiola dirudi.

IMG_5593 IMG_5597

IMG_5594 IMG_5600

IMG_5601 IMG_5599

Hurrengo urtekoari itxarongo diogu, aholku edo ideiaren bat?

Ideia polita eta eskertzekoa Udaletxeak atera zituen paperezko poltsenak. Politak, desberdinak eta plastikoa baztertzeko aurreneko pausoa.

Eskerrik asko denei.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Alegiko Nekazal Azoka (I)

Asteazkena, 2009 Urria 14
Kategoria: Baratza, Berriak

Igande honetan, Urriak 18, Udazkenean Kulturako III. Nekazal Azoka ospatuko da Alegiko plazan. Bertan herriko nekazari, barazkizaleak etab. izango dira beraien urteko lana erakusgai eta salgai izango dituzte.

IMG_4360.JPG

Gu ere bertan izango gara iaz bezala, Baina aurten ez dugu emango hegazti berezirik ezta oilorik ere, soilik baratzako produktuak.
Hasi porruak, arraultzak, letxuga, eskarola, babarruna, pikuak, kiwiak, tomateak, piparrak, mahatsa, patata, hau da baratzan eta baserrian dauzkagun produktuak. Batzuk erakusgai eta besteak saltzeko asmotan.

Beraz nahi duzuen guztiok gonbidatuta zaudete goizeko 11.00tatik aurrera. Azaldu !

Iazkoa gogoratzeko, hona hemen Tontokaletik eskeini ziguen posta: Alegiako Azoka 2008

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Baratzatik

Asteazkena, 2009 Uztaila 29
Kategoria: Baratza, Berriak

Uztaila, hau da uzta jasotzeko hila edo hilabetea, amaieran gaudenez, aurreko aste eta hilabeteetan egindako lanaren fruituak jasotzen ari gara. Hau da, baratzan Ibarrako piparrak, azelga, letxuga, porrua, eskarola, bainak, berenjena, kalabazina.… ugari ditugu eta egun bis bat jaso ahal izaten dira.

IMG_1060

Baina adibidez, tomate asko dago, baina asko dezente kostatzen ari zaio gorritzea. Aste honetan hasi gara aurreneko ale gorriak jasotzen.

IMG_1065

Aldiz babarrun eta patata landareek itxura ona dute, beraz uda amaieran uzta ona jasotzeko moduan izango garela dirudi.

IMG_1076

Oharra: blog hau idazten dugunok hurrengo egunetan ezin izango dugu post berririk idatzi, oporretara goaz, baina Gotzenek eta Gotzenekoek lanean jarraituko dute.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Ilgora baratzean

Astelehena, 2009 Maiatza 4
Kategoria: Baratza, Ilargia

Larunbatean ilgora bukatzen da, hau da larunbatean ilargi aldaketa izango da, eta Balerditik , balkoi baratza erakutsi ziguten bezala, udan fruitua emango duten hainbat landare landatzeko garaian gaude.

Honako hauek landatu ditugu baratzean:

- Ibarrako piparra
- Pipar berdea
- Tomatea
- Bainak
- Berenjena
- Kalabazina
- Pepinoa

IMG_7939 IMG_7932
Ibarrako piparrak - Bainak

IMG_7941 IMG_7942
Pipar berdeak

IMG_7937 IMG_7639
Tomatea

Hau da landare hauek, beren fruitua lurretik kanpo ematen dute. Aldiz, ilbeheran, lur azpian fruitua emango duten landareak; aurreko postean aipaturiko patata bezala.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Lurra lantzen

Asteazkena, 2009 Martxoa 4
Kategoria: Baratza, Lanak

Aurtengo negu gogorrak, aurreko astean deskantsu ematea erabaki zuen nonbait eta baratza eta soroko lurrak lantzeko aprobetxatu dira. Soroan ximaur piletik ekarritako ximaurra zabaldu ondoren, traktorearen laguntzaz lurra goldetuta utzi da.

IMG_6980
Soroa ximaurtu berritan.

IMG_6994
Soroa goldetu ondoren.

Baratzan berriz, alde batetik lurra “jiratu” da eta bestetik berriz Ordiziko merkatutik ekarritako landareak landatu dira. Hala nola: letxuga, tipula… Baita ilar landareei gero eutsiko dieten makilak jarri dira.

IMG_6983
Tipula landatu berritan.

IMG_6977
Letxuga landatu berrien atzean, baratzaren ikuspegi orokor bat.

Kristalez inguratutako inbernadero antzeko leku babes batean, tomate hazia erein da. Hau da laister tomate landareak aterako dira…

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Janis Joseph