Gotzenetik

Arkumeak datoz berriz

Osteguna, 2009 Abendua 10
Kategoria: Ganadua, Berriak

Aurtengo Otsailean izan genituen bezala, arkumeak ekarriko ditugu Gotzeneko ikuilura. Goiko artzaiari ardiak arkume gehiegi izaten ari zaizkiola eta aste honetan ekartzekoa da. Beraz, hilabete hauetan arkumeak egon ohi diren txokoa ez da erabili. Beraz, hautsez eta armiarma sarez josia dago. Gaur txoko hori garbitzen aritu gara ikuiluko bizilagun berriei ongietorria emateko. Erratzarekin ondo ondo garbitu ondoren, lastoa bota dugu. Listo.

Era berean, biberoiak ondo garbitu eta esne hautsa erosi beharko dugu. Lan gogorrena aurreneko egunetan izaten da, arkumeak biberoitik edaten ikasi arte. Kontatuko dugu nola ari garen moldatzen…

IMG_6191 IMG_6187

IMG_6199 IMG_6209

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Peritik bueltan

Osteguna, 2009 Urria 8
Kategoria: Ganadua, Berriak

Larunbat goiza. Tenperatura preskoa. Belaino sendoa gure bailaran. Tolosara gerturatu eta aurreneko lana aparkatzea. Ez pentsa lan erreza denik.
Ferialekura gerturatzen ari garen eran kamioi eta erremolke ugari ikusten dira bertako aparkalekuan. Sarrera nagusian, bigantxa dezente daude erakusgai. Barrutik berriz, marru hotsak entzuten dira. Jende ugari dabil ikusmiran. Batzuk baserritarrak dira, hau da, gaiaz dakitenak eta benetako entendituak. Besteak aldiz kalekumeak, ganaduari harrituta begira gelditzen direnak: “begira, ze zintzarria daukan “, “honek adar handiak dauzka”. Giro polita somatzen da.

IMG_5377

Bi kale osatu dituzte, bertan ganaduak sokarekin lotuta daude eta jendea pasilu honetan aurrera eta atzera dabiltza. Bakoitzaren gainean txartel identifikagarriak daude zintzilik. Nagusiaren izena, baserriaren izena, nongoa, behiaren identifikazio zenbakia, aita eta ama zein dituen, bere jaiotze data… Ondoan ganaduzalea adi, bere akuilu eta guzti, ganadua ez dedin asko aztoratu.

IMG_5375

Eguardi aldera lehiaketa hasi da, bertan Diputazioko bi albaitariek behi bakoitza arrazaren ezaugarrien arabera baloratzen dute, eta puntuazioa batu ondoren irabazlea zein den erabaki.

IMG_5378

Gotzeneko behiak, Parda Alpina arrazakoak dira, eta Gipuzkoako baserri gutxitan daude arraza honetakoak. Beraz, azken urte hauetan erakusgai bakarrik joaten dira Tolosara. Aurten gureak eta Hondarribiko baserri batekoak bakarrik zeuden. Adibidez, Goena jogurtak egiten dituzten baserrikoak ere gureen arraza berdinekoak dira.

IMG_5370

Goiz pasa egin, eta arratsalderako ikuilura. Bada garaia, behiak errapetik esnea dariola daude. Hurrengo urtera arte.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Perirako prestaketak

Ostirala, 2009 Urria 2
Kategoria: Ganadua, Berriak

Bihar, Urriak 3, urtero bezala Tolosako Ferialekuan Ganadu Peria eta lehiaketa izango da. Gotzeneko behiak urtero izaten dira bertan eta baita sariak irabazi ere. Aurten ere bertara joatekotan dira. Horretarako aurreko egun hauetan “preparatibo ” eta mugimendu ugari izaten da ikuiluan.

IMG_5230

Alde batetik behiekin baserri aurrean paseatu behar izaten da sokatik elduta, piskanaka ohitzen joateko, gero bihar perian “desfilatzeko” eta behiak ez daitezen asko aztoratu.

IMG_5243

Bestetik ondo garbitu eta ondo orrazten dira ura eta zepiluarekin, gero txukun eta dotore azaltzeko.

IMG_5252

Hurrengo postean peria nola joan den kontatuko dizuegu. Gonbidatuta zaudete eta nahi duenak azaldu Ferialekura.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

Belartzetik ikuilura

Osteguna, 2009 Iraila 3
Kategoria: Ganadua, Berriak

Oporretatik lanera… edo larretik ikuilura kasu honetan.

Gutako asko aste honetan bideoko behi hauek bezala joan gara lanera.

Behi hauek, udaberri eta uda garaian, euririk ez denean, kanpoko belartzean pasatzen dute eguna.
Iluntzean 18,30ak aldera ataka ireki eta bakoitza zuzen zuzen bere lekura sartzen da.
Bertan gero katearekin lotzen dira.

Ikusi ikusi…


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Ahuntzak sendatu nahiean

Osteguna, 2009 Maiatza 28
Kategoria: Ganadua

Mari Lutxik, etxeko txikiek izen hori jarri diote ahuntzari, hiru antxume izan ditu.
IMG_8151
Hauetako bi, atzeko hanketan arazoekin jaio dira: ezin dute zutik mantendu, ez daukatelako inolako estabilidaderik hanka hauetan. Beraz duela urte batzuk txekor batekin egin genuen bezala, atzeko bi hankak eskaiolatu dizkiegu. Esan behar da, txekorra gero primeran ibilitzeko moduan sendatu zela.
Eskaiola honekin zutik egoteko arazorik ez dute, eta era berean egun batzuk barru eskaiola kentzean, ondo ibili ahal izatea da gure helburua.

Kontatuko dizuegu hurrengo egunetan nola doa gure klinika partikularra.
IMG_8144

IMG_8149

IMG_8153

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Idisko bat jaio da

Larunbata, 2009 Martxoa 28
Kategoria: Ganadua

Ostegunean, goiz partean, bederatzi hilabete terdiko umealdia eta gero idisko (txekor ar) bat jaio zen.

IMG_1043

Bere ama esnetarako aproposa denez, hainbat sari irabaziak ditu, urritsa (txekor emea) jaiotzea nahiago zen baina gizakietan bezala kasu honetan ere garrantzitsua da ondo jaiotzea.
Umealdi hau behia susa jartzen denean hasten da. Aldez aurretik aukeratutako hazia jartzen zaio. Bederatzi hilabete pasatxoko itxaronaldia eta gero behia umea egiteko jartzen da. Lagundu behar izaten zaio. Aurrena txekorrak aurreko bi hankak ateratzen ditu, orduan bi hanka hauek sokarekin lotu eta tira egin behar izaten da burua lehenbaitlehen atera dezan. Gainontzekoa errez atera ohi da.

IMG_1046

IMG_1047

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Arkumeak koxkortzen

Asteazkena, 2009 Martxoa 25
Kategoria: Ganadua

Otsailak 19ko postean astebete zeuzkaten bi arkumetaz hitzegin genuen. Gaurkoan honako argazkietan nola ari diren hazten erakutsi nahi da. Iada biberoitik ez zaie esnerik ematen, baizik eta esne hautsa epeldu ondoren, balde batean botazten da eta beheraldean dauzkaten tetinetatik edaten dute beraiek bakarrik.

IMG_7193

IMG_7192

Aurrerako uzteko asmorik ez dagoenez, laister agurtu beharrean izango gara.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (4) erantzun

Arkumeak biberoitik hazten

Osteguna, 2009 Otsaila 19
Kategoria: Ganadua

Zaldibiko baserri batean ardi batek bost arkume izan zituen aurreko astean. Arkume gehiegi zirenez ardi bakarrak esnea eman ahal izateko, gurera ekarri zituzten bost hauetatik hiru. Bi zuri eta beltz bat.

Ikuiluko eskailera azpian dauden txoko batean jarri ziren lasto artean. Baina beltza, ahul samarra zegoenez aurreneko egunetan hil egin zen, beraz orain bi txuriak bakarrik daude.

Arkumeak sukaldean IMG_6662

Oso txikiak direnez ordubetez behin edo bi orduz behin biberoitik hauts esnea ematen zaie. Gero piskanaka, indartzen doazen eran erdi balde - erdi biberoi batetik esnea edaten erakusten zaie. Hala, koxkortzen direnean, egunean hiru alditan, esne epela ontzi honetara bota eta beraiek bakarrik edaten dute. Kuriosoa izan ohi da, nola arkumeak atzetik jarraitzen diguten, edozein txakur baino zintzoago.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Ikuiluko lanak

Igandea, 2009 Otsaila 8
Kategoria: Ganadua, Lanak

Baserriko beheko solairuko zati handiena ikuiluak okupatzen du. Bertara eskatzetik edo bestela etxe atzealdeko atetik sartu daiteke.
Eskatzeko ate korrerizoa ireki eta ikuiluan gaude.

behiek

Aurrean pasilu luze bat dago eta behien atzekaldeak ditugu aurrez aurre. Itxura dotorea dute. Denak zintzo zintzo zutik daude. Pasilutik eskuinetara, 8 behiez eta 2 txekorrez osatutako ilara daukagu. Hauek ganbeletara begira daude. Ganbela, behiek aurrealdean duten hormigoizko jantokiari deitzen zaio.
Ezkerretara, eskailera azpian, garai bateko txerri-tokia eta egun arkume jaio berriak biberoiez azten diren lekua. Gero beste 4 behi daude. Hau da guztira 12 esne behi daude. Eta 3 txekor jaio berri. Hauetako batzuk haragitarako dira, eta besteak handitzean orain beren atzean dauden esne behien lekua hartuko dutenak.
IMG_4282

Ikuiluko lanak egunean hiru lan txandatan banatzen dira. Hau da; goizean, eguerdian eta iluntzean.
- Goizean goiz, eguna argitzen hasteko dagoela, aurrena azpiak ateratzen dira. Ikuilutik karretilla karraio batzuk egiten dira ximaur pillera, hala behiak txukun txukun utziz. Ondoren, behiak jetzi egiten dira. Normalean haizezko makina bat dago eta honen laguntzarekin behi guztiak jezten dira. Biltzen den esnea, kanpoaldean dagoen esne tankean pilatzen da. Bi egunez behin, esnezalea etortzen da eta tankean pilatutako esnea eramaten du.
Umea egin berri dagoen behien bat edukiz gero, behi hau eskuz jezten da, hala gero bere txekorrak amaren esnea har dezan.
Ondoren behiei jaten ematen zaie. (Hurrengo post batean luze eta zabal idatziko dugu gai honen inguruan).

IMG_5791

- Eguerdian, behiei azpik txukundu bai baino ez dira ateratzen. Ixkin batean pilatu egiten dira, iluntzean biltzeko. Eta gero jaten eamten zaie.
- Iluntzean berriz goizeko lan berdin berdinak egiten dira, hau da azpik atera, jetzi eta jaten eman.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Janis Joseph