Gotzenetik

Ilgora baratzean

Astelehena, 2009 Maiatza 4
Kategoria: Baratza, Ilargia

Larunbatean ilgora bukatzen da, hau da larunbatean ilargi aldaketa izango da, eta Balerditik , balkoi baratza erakutsi ziguten bezala, udan fruitua emango duten hainbat landare landatzeko garaian gaude.

Honako hauek landatu ditugu baratzean:

- Ibarrako piparra
- Pipar berdea
- Tomatea
- Bainak
- Berenjena
- Kalabazina
- Pepinoa

IMG_7939 IMG_7932
Ibarrako piparrak - Bainak

IMG_7941 IMG_7942
Pipar berdeak

IMG_7937 IMG_7639
Tomatea

Hau da landare hauek, beren fruitua lurretik kanpo ematen dute. Aldiz, ilbeheran, lur azpian fruitua emango duten landareak; aurreko postean aipaturiko patata bezala.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Ilargiari begira

Ostirala, 2009 Otsaila 13
Kategoria: Lanak, Ilargia

Baserriko lan eta ohitura askotan eragin, zeresan edo sinismen handia du gauetan zeruko protagonista den ilargi amandreak. Piskanaka saiatuko gara nola ohiturak dauden esaten.

Astelehenean ilargi betea izan genuen. Arratsalde partean, lainoen baimenarekin ikusi ahal izan genuen ilargia, aspaldiko partez.

ilargia

Beraz aste honetan hilbeheran gaude. Hau da podaketa lanetan hasteko moduan. Gure kasuan, larrosa landare, mahatsondo, kiwi zuhaitz, sagarrondo etab.etako adarrak mozteko garaia.

Era berean tuberkulutik datozen landareak, lur azpian landatu ditugu. Hala nola; tulipana eta antzeko landareak.

Lan hauek Otsaileko eta Martxoko hilbeheretan egiten dira, beti ere eguraldiak errespetatzen badu…

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Janis Joseph